hasiera

Gotzon Garate zenaren oroimenez Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean prestatu eta antolatzen dugun Euskara ala ezkara ekimenean pilatu den pentsamendua jaso, bildu eta gizarteratzeko asmoz sortu dugu atari hau.

Asko da bildu duguna. Ugaria eta interesgarria. Sartu atarian eta ikusi zer bildu dugun. Eta irakurri gehien interesatzen zaizuna. Eta ikusi bideoak. Ikusi eta ikasi. Gure euskaltasunean sakontzeko egin dugu orain artekoa, euskaldun gisa ahalduntzeko, eta horretan jarraituko dugu hurrengo edizioetan.

Zikloak

2008an ekin genion zikloak antolatzeari, Gotzon Garate hil zen urte berean, hain zuzen ere. Ordutik, euskarari eta euskal kulturari lotutako gaiak plazaratu ditugu urtero-urtero, eta saiatu gara euskararen lurralde guztietako errealitateak gurera ekartzen.

Hitzaldiak antolatu ditugu, batez ere, baina bestelako ekimenak ere izan dira: ikastaroak, musika emanaldiak, hitzaldi musikatuak, bertso saioak, mendi-irteerak, irakurketa publikoa, kantu-afariak, pastorala, filmak...

Zikloak ikusi

Parte-hartzaileak

Dozenaka parte-hartzaile izan ditugu urteotan hizlari, musikari, idazle, bertsolari eta abarrak kontuan hartzen baditugu, eta horiek denak gurean lagatakoa Euskal Herriaren eskuetan jartzea da atari honen helburua. Horregatik, Elgoibartik Euskal Herrira.

Orain artekoa jasota geratu da, beraz, eta beste horrenbeste egingo dugu hemendik aurrera sortuko denarekin ere. Hainbeste maite zuen euskaltasuna lau haizetara zabaltzen eman zuen bizitza Gotzonek, eta haren heriotzaren 10. urteurrena (2008ko urriaren 8an hil zen) mugarri egokia begitandu zitzaigun web atari hau prestatu eta plazaratzeko.

Jarraian duzue bada, orain arteko zikloetan jasotako eduki, kronika, afixa, argazki eta bideoak. Badago zer ikusi eta ikasia.

Ikusi parte-hartzaileak

Elgoibarko Udalaren Euskara Saila

Aita Agirre kulturgunea, 1. solairua
Aita Agirre plaza 3
20870 Elgoibar – Gipuzkoa
Tel.: 943 744366 – E-maila: euskara@elgoibar.eus

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

Ubitarte 4, behea
20870 Elgoibar – Gipuzkoa
Tel.: 943 741626 – E-maila: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus