Ba ote gara mundu digitalean

2019-10-28    iruzkin


2019an ere egin du Euskara ala ezkara jardunaldien zikloak bere geldialdia. Hamasei aditu, beste hainbeste ekarpen: informazio eta gogoeta aberatsa; hausnarketarako bide berriak.

Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko izan genituen mundu horretan arituak eta adituak diren 16 lagunak. Euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertzeko, alegia.

Hitzaldiak, musika, mahai-ingurua, pintxo-bazkaria eta lagunarteko giroa izan ziren osagaiak.