2019-10-28    iruzkin

Sozializatzen dugu daukaguna?

“Orain egiten dugunaren araberakoa izango da etorkizuna”. Baina zehar behar dugu eta nola lor genezake? Galdera horri erantzuteko, gizakiok goi mailako prozesu psikologikoak nola garatzen ditugun ikertu zuen Lev Vygotsky zientzialari bielorrusiarraren irakaspenetara jo zuen Harkaitz Zubiri idazleak Euskara ala ezkara zikloan. Garapen Hurbileko Eremua da Vygotskyk utzi zuen kontzeptu garrantzitsuena, bakarrik egin dezakegunaren eta […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Interneten ez dago dena

Informatikaria da lanbidez Josu Landa, literatura du afizio eta kritiko agertu zen Euskara ala ezkara zikloan. ”Interneten dena dagoela esaten dugunean ez da egia. Prentsan agertzen diren kultur edukien %5 baino ez dugu eskuragarri Interneten, gozatzeko”. Azkeneko lau-bost urtean musikaren esparruan igarri du berak aldaketa handiena, baina argi du musika eskaintza handitu izanaren arrazoia ez […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Zuzentasuna eta egokitasuna, ezinbesteko

Sarean euskararik ba ote dagoen galderari erantzun zion Ainhoa Arregi filologo, UZEIko Lexikografia Saileko kide eta euskaltzain urgazleak, eta euskarak sarean dituen baliabideak, abantailak eta arriskuak/ahuleziak aletu zituen. Galdera nagusiari erantzuteko, modu bat baino gehiago daudela ohartarazi zuen, eta ikuspegi baikorrari helduta esan zuen beste hizkuntza askok ez bezala, euskarak baduela gaur presentzia sarean eta […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Euskara, ingurune digitalean: gutxi, aski ala gehiegi?

Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa da gaur. Premisa horretatik abiatuta, hainbat datu eta gogoetarako gai mahaigaineratu zituzten gonbidatuek Euskara ala ezkara zikloan. Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendaria izan zen hitza hartzen lehenengoa. Euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .Eus. Ingurune digitalean euskara “baliogarri, erabilgarri eta ikusgarri” egiteko sortu zuten, ingurune […]

Gehiago irakurri
10 urte euskara ala ezkara

2019-05-30    iruzkin

10 urte euskara ala ezkara

Kulturgintza izan zen Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurreneko gaia. Egun osoko jardunaldia antolatu genuen 20 kulturgileren parte-hartzearekin. Besteak beste, idazleak, musikariak, bertsolariak edo antzerkigileak gonbidatu genituen gurera.

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Prekarietateari galga

Euskal sortzailea izatea “milagro” bat zela zioen Lorea Agirrek, eta eragile bakoitzak bere arduratik egin dezakeenaz gain, ezinbestekoa ikusten zuela kultur ekosistema baten parte garela aitortzea eta horren ondotik jokatzea. Eta ildo beretik hitz egin zuen urte askoan Susako editorea izandako Gorka Arresek ere Euskara ala ezkara zikloan, ohikoa duen estiloan, zorrotz eta behar direnak […]

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Izatea, nortasuna

“Kultura eta hizkuntza dira euskaldunoi izateko motiboa ematen digutenak”. Kulturgileek behin eta berriz azpimarratuko zuten ideiarekin hasi zuen Gotzon Barandiaranek bere tartea Euskara ala ezkara zikloan. Eta “asko sortzen dugu eta kalitate itzelezkoa” esanez eskertu zuen euskal sortzaileen ahalegina. Bainak ere aipatu zituen, hala ere. Batetik, euskaraz asko eta ona sortu arren, euskaldun askok nahiago […]

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’

Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz Canok Euskara ala ezkara zikloan. Umoretik jo zuen Canok euskararen inguruko egiak bistaratzeko, eta gogotik eskertu zuen publikoak. Zuzentzaile automatikoak esan nahi zuena esaten lagatzen ez zionaren paperean aritu zen Cano, dotore eta fin.         Hemen emanaldia, oso-osoan:

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Kulturgintza, gugintza

Autore eta pentsalari askoren aipuak baliatuta, kultura, kulturgintza eta gugintzaren gaineko ideiak lotu eta galdera pertinente ugari egin zituen Lorea Agirrek Euskara ala ezkara zikloan, oinarri-oinarrizkoenetatik hasita. Kulturarik gabeko herririk ez dagoela esanez hasi zuen hizketaldia, edo nahiago bada, kulturarik gabe herririk ez dagoela azpimarratuz, baina salatu zuen kulturari balio gorena aitortuta ere, praktikan, elementu […]

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Amorantek jarri zuen ginda

Iban Urizar Amorante-k itxi zuen Euskara ala ezkara zikloa, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan eman zuen kontzertuarekin. Aurrez, baina, Mursegoren emanaldian ere parte hartu zuen.    

Gehiago irakurri