Euskara ala ezkara mundu digitalean?

2019-07-05    iruzkin


Mundu digitalean jarriko dugu arreta 2019ko Euskara ala ezkara zikloan. Hain zuzen, euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertzeko prestatu dugu egun osoko jardunaldia urriaren 5ean. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Ba al dago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen al dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko gonbidatuko ditugu mundu horretan arituak eta adituak diren hamasei lagun.

Jardunaldiko osagaiak asko eta askotarikoak izango dira: musika izango dugu esnatzeko, hitzaldiak ere izango dira, poesia apur bat, mahaingurua, pintxo-bazkaria, musika-kontzertua…

Urriaren 5ean egingo dugu, esan bezala, larunbatarekin: Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte.

Izena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean eman daiteke. Epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.

Informazio gehiago eta izena emateko:

www.elgoibarkoizarra.eus

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 74 16 26 (Imanol LarraƱaga)

Euskara ala ezkara zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dugu elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, Danobatgroup taldearen dirulaguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak antolatzaileen zerbitzura laga ditu eraikina eta bertako baliabideak.

Gotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.