informatikaria eta idazlea

Bertol Arrieta (Zarautz, 1975). 2019an parte hartu zuen Euskara ala ezkara ingurune digitalean? jardunaldian. ‘Euskarazko Kode Poesia Laborategia’ aurkeztu zuen Manex Garaiorekin batera. Literatura eta informatika uztartzeko hainbat bide jorratu dira. Batetik, baliabide teknologikoak literatura zabaltzeko erabili dira, eta baita literatura hausnartu eta aztertzeko ere. Bestetik, literatura sortzeko saiakera informatikoak ere ezagunak dira. Informatikaren eta literaturaren artean dagoen arrakala horretan kokatzen da kode-poesia.

Aurkezpenaren kronika eta bideoa.

Bertol Arrieta hobeto ezagutzeko:

bertolarrieta.net