irakaslea eta ikertzailea

Harkaitz Zubi (Donostia, 1977). 2019an parte hartu zuen Euskara ala ezkara ingurune digitalean? jardunaldian. ‘Zergatik da garrantzitsua mundu digitalean daukaguna sozializatzea?’ Galdera horri erantzun zion Harkaitzek. Kultura-sorkuntzari buruz pentsatzen dugunean, maiz pentsatzen dugu entretenimendu hutsalerako tresna dela, errealitatetik deskonektatzeko. Edo, bestela, distintzio sozialerako bitarteko soila dela, besteak baino guayagoa egingo gaituen praktika bat. Ez badu ondo funtzionatzen, ekoizpen artistikoaren edo zabalpenaren arazoa dela pentsatu ohi dugu. Paradigma hori ez da oso emankorra. Are gutxiago, hizkuntza eta kultura gutxiagotu batentzat. Zer paradigma komeni zaigu orduan?

Hitzaldiaren kronika eta bideoa.

Harkaitz Zubiri hobeto ezagutzeko:

berria.eus

armiarma.eus