Irakaslea, pentsalari feminista

Idurre Eskisabel (Beasain, 1970). Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna da. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza II Saileko irakaslea da. Egiten ari den doktorego tesian, euskal izendegitik abiatuta genero eta nazio identitateak nola eraikitzen diren eta elkarri nola eragiten dioten aztertzen ari da antropologiaren eta komunikazioaren ikuspegitik. Kazetaritzan ibilbide luzea du: Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n egin du lan, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7 irratia, Goierritarra aldizkaria, Goierri TB… Gaur egun eguneroko zutabegilea da Berria-n. Jakin Taldeko kidea da.