Kantugilea

Aneguria —jaiotzako izen-deiturez, Ane San Miguel Crespo— (Bilbo, Bizkaia, 1984ko abenduaren 27a) rap abeslaria da. 17 urte zituela hasi zen rap musikaz gozatzen.

Eskina Femenina, Lapiko KLika eta La DolÇe Rima taldeen sortzaileetako bat izan da, besteak beste. 2015ean La Basu rap abeslariak Aire es vida diskoa plazaratu zuen eta bertan Aneguriak “Trakamatraka” euskarazko abestian hartu zuen parte. 2017an aurreneko diskoa kaleratu du: Horchata de Chufa.

Informazio gehiago:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Aneguria