kantaria

2013an etorri zen Mikel Markez (Errenteria, 1971) Elgoibarrera, ‘Baga, biga, higa’ hitzaldi-kontzertuarekin, Atzera begira, aurrera egiteko izenburua jarri genion edizioan. Eñaut Elorrieta kantariak lagunduta, euskal musikaren errepasoa egin zuten biek, hitzak eta kantak tartekatuz. ‘Baga, biga, higa’ proiektuak helburu argia zuen: euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena. Hurrengo belaunaldiei euskal musikagintza sakonago ezagutzeko, maitatzeko eta bizitzeko bitartekoak eskaintzea.

Markez eta Elorrietaren hitzaldi-kontzertuaren berri.

Mikel Markez hobeto ezagutzeko:

mikelmarkez.com