Miren bertsolari, irakasle edota ikerlari da, asteko egunaren eta aldartearen arabera. Euskal Filologian lizentziatua (2008), eta Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia kognitiboak eta Hizkuntza Masterra ikasi zituen ondoren (2009). Soziolinguistika eta hizkuntza antropologia interesatu izan zaizkio beti, eta hala bukatu du tesi bat egiten, bertsolari gazteen hizkuntza-ibilbideei eta gazte- eta hizkuntza-identitateei buruz (2020). Orain irakasle dabil Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (EHU).