musikaria

2010ean etorri zen Elgoibarrera Anari (Azkotia, 1970) musikaria. ‘Kantuaren gainean eta … azpian’ izenburua jarri zion eskaini zuen hitzaldi-kontzertuari eta Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak egin zituen aurkezpen-lanak. Anarik lehen pausoak bateriarekin eman zituela esanez ekin zion aurkezpenari Gurrutxagak, eta hasieran ingelesez kantatzen zuela ere azaldu zuen. Anarik, berriz, bere kantagintzaren “gainean eta azpian” jarduteko asmoa zeukala azaldu zuen: disko bakoitzetik kantu bat abestuko zuela, eta horiek lagun zituela, bere kanten eta kantagintzaren berri emango zuela.

Hitzaldi-kontzertuaren kronika.

Hitzaldi-kontzertuaren bideoa.

Anari hobeto ezagutzeko:

www.anari.eus

www.badok.eus