soziolinguista

2013an etorri zen Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) Elgoibarrera, Atzera begira, aurrera egiteko izenburua jarri genion edizioan. ‘XXI. mendeko euskaldunak: nola aldatuko diren gauzak, kamarada!’ hitzaldia eman zuen. Amonarrizek esan zigunez, ez da txantxetakoa euskaldunok egin dugun bidea, baina are gutxiago egiteke duguna. Haren hitzetan, aurreratu dugu, baina ez nahi adina; aurrerapausoak eman ditugu, baina oztopo handiak ditugu alor askotan hizkuntza normalizaziorako bidean. Hitzaldia egoera konplexu horren inguruko hausnarketarako gonbita izan zen.

Euskalduntasuna gogoetagai, erreportajea Barrenen.

Kike Amonarriz hobeto ezagutzeko:

eu.wikipedia.org