2021-10-29    iruzkin

Euskal hiztun berrien legitimaziorako gakoak

Gaur egun, Euskal Herriko gazte euskaldunen erdiak baino gehiagok etxetik kanpo ikasi du euskara. Hiztun berriak dira, eta haien kopurua gero eta handiagoa da, bai modu absolutuan zein erlatiboan. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz beraz, baina erabilera ez da maila berean hazten ari; are, behera egin du Euskal Herriko eremu askotan. Eta arrazoiak askotarikoak […]

Gehiago irakurri

2021-10-29    iruzkin

Euskaldun izatea eta identitate askotarikoak

Zer da euskaldun izatea?. Sinplea zirudien galdera egin zien Kike Amonarriz filologo eta Topaguneko presidenteak solaskideei, eta hiru minutuan, hiru “definizio” jaso zituen. “Euskalduna ez da euskaraz dakiena soilik, baizik eta Euskal Herriko eremuan euskaraz dakien norbait aurkitzen duenean hari euskaraz egiteko hautua egiten duena. Mandatu bat darama euskaldun izateak, euskara jakiteaz batera”, esan zuen […]

Gehiago irakurri

2021-10-29    iruzkin

Naturaltasuna auzitan

Beren adierazpidea eta izatea hitzarekin oso lotua duten hiru emakume batu zituen Idurre Eskisabel kazetari, idazle eta antropologoak Euskalduntasun onak eta txarrak: naturaltasuna auzitan mahai-ingururako: Uxue Iturrate Ningra abeslaria, Garazi Arrula itzultzaile, idazle eta editorea, eta Nerea Ibarzabal idazle, bertsolari eta kazetaria. Euskalgintzaren diskurtsoan ertzetakoak dira bi, Iturrate eta Arrula, Bitorianokoa bata (Araba) eta Tafallakoa […]

Gehiago irakurri

2021-10-29    iruzkin

Inkestek eta grafikoek adierazten ez dutena

Hizkuntza komunitatearen argazki orokor bat eginez hasi zuen Ibon Manterola hizkuntzalariak bere tartea zapatuan. Inkesta soziolinguistikoko datuak eta mapa soziolinguistikoak aletu zituen, euskararen ezagutza eta erabileraren bilakaera errepasatu zuen, bai eta euskara sustatzeko aldeko jarrera dutenen kopuruak ere, eta hiru ondorio nagusi nabarmendu zituen: euskarak gero eta hiztun potentzial gehiago dituela; hau da, euskara dakitela […]

Gehiago irakurri

2021-10-22    iruzkin

‘Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI.mendean

Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara?  Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik? Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu? Zein da hiztun ona? Eta txarra? Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean?. Galdera eta horiei erantzuteko izan genituen hamar hizkuntzalari Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean […]

Gehiago irakurri