2022-10-04    iruzkin

Union Tutera, erreferentzia bat kirola euskalduntzeko

“Kirola eta hizkuntza, horra bi gauza luza dezaketenak herriaren hatsa”, zioen Fernando Aire Xalbador poeta eta bertsolari handiak. Ondotxo dakite hori Tuteran. Gazte talde batek Union Tutera kluba sortu du, kirolaren bidez -futbolaren bidez- euskara eta aniztasunari lotutako balio errespetuzkoak sustatzeko. ‘Euskara ala ezkara kirolean?’ jardunaldian, klubaren izatea biltzen duen bideo-labur bat eman zuten, Euskal […]

Gehiago irakurri

2022-10-03    iruzkin

‘Kirolean hitza hartuz’ esperientzia

Deustuko Berbaizu euskara elkarteko bazkideek egindako gogoeta-prozesu batetik irten zen ideia da Kirolean hitza hartuz egitasmoa. Hausnarketa-prozesu hartatik atera zuten ondorio nagusia zen kirol-guneetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa zela. Eskolak bakarrik ezin zituela umeak euskaldundu ere gauza jakina zuten. “Euskararen eagutzaren ontzia betetzen ekarpen handia egin du eskolak Bilboaldean ere, baina erabileran ez zen gora […]

Gehiago irakurri

2022-10-03    iruzkin

Kirola ere herrigintza da

Zalantzarik ez du Iñaki Ugarteburu Bergarako kirol teknikariak, 2003tik 2011ra Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari izandakoak: “Kirolak giza-kohesiorako balio du, herria egiteko balio du. Harremanak hobetzen laguntzen digu, integratzen laguntzen die adibidez bazterketa arriskuan daudenei eta bakardadean bizi direnei, talde bateko kide sentitzeko aukera ematen du, bai eta harrotasuna ere talde horretako kide izateagatik, eta […]

Gehiago irakurri

2022-09-29    iruzkin

Lan boluntarioan jardun diren emakumeei, errekonozimendua

Elgoibarren kirola sustatzeko lan boluntarioan ari diren sei emakumeri esker ona azaldu zieten antolatzaileek Euskara ala ezkara kirolean? jardunaldiaren barruan. 11 Ikustekok grabatu eta editatutako Biba zuek! bideoa proiektatu zuten lehenengo eta bideoan agertzen diren sei emakumeak igoarazi zituzten gero oholtzara: Virginia Santamarta (Morkaiko Mendizale Elkartea), Marta Diez (C.D. Elgoibar), Marga Zapata (Urnobitza Motokluba), Mertxe […]

Gehiago irakurri

2022-09-29    iruzkin

Kirol klubak, euskararen arnasguneak

Hizkuntza sustatzeko ahaleginean, kirolean ez dela behar beste arreta jarri uste du Jone Miren Hernandezek, askotan bikote ezinezkotzat agertu izan delako. EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea da Hernandez, eta haren ustez, kirolak arreta “berezia eta berezitua” merezi ditu, gaur egungo gizartean ez ezik, gazteen bizitzan eta bizimoduan ere aparteko tokia duelako. Bi […]

Gehiago irakurri

2022-09-29    iruzkin

Elgoibarko kirolaren erretratua

Elgoibarren kirolaren praktika oso zabalduta dagoen zerbait da, eta lagun ugarik eusten diote zutabe horri. Hain justu ere, eragile guzti horiek egiten duten lanaren balioa nabarmendu zuen Elgoibarko Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mujikak bere hitzartzean (BIDEOA DAUKA BEHERAGOAN). Baita urteetan Udalak kirolarekiko “erakutsitako sentsibilitatea” ere. Hamazazpi milioi euroren bueltakoa da Udalaren aurrekontua. Hiru sailetan banatzen […]

Gehiago irakurri

2022-09-29    iruzkin

Eliteko kirolarien arrastoan

Eliteko lau kirolari eta maila bereko irrati-esatari bat gonbidatu zituzten antolatzaileek Euskara ala ezkara kirolean? jardunaldira, kirolean mailarik gorenean dabiltzanek zer eta nola bizi duten ezagutzeko. Iraia Iparragirre Realeko kapitaina (Lasarte-Oria, 1995), Odei Jainaga xabalina jaurtitzaile olinpikoa (Eibar, 1997), Jokin Altuna Aspeko pilotaria (Amezketa, 1996) eta June Loidi (Elgoibar, 2000) Super Amara Bera Bera eskubaloi […]

Gehiago irakurri

2022-09-29    iruzkin

Euskara gehiago egiten da Elgoibarren kirol-eremuan kalean baino

Elgoibar euskaldunago egin nahi bada, merezi du kirolean arreta jartzeak. Batetik, jendetza handia dabilelako kirolean, eta bestetik, euskararen erabilerarako lagungarriak gerta daitezkeen baldintzak topa ditzaketelako gazteek kirol-eremuan. Lanerako oinarri bat badago, gainera. Izan ere, 2017an Soziolinguistika Klusterrak Udalaren enkarguz egindako neurketak eta aurten Kirol Patronatuak, Udalak eta Elgoibarko Izarrak elkarteetan egindako galdeketa batek erakutsi dute […]

Gehiago irakurri