2023-11-10    iruzkin

Kulturaren indar eraldatzailea

Kulturak gizartea eraldatzeko duen indarraz hitz egin zuen Harkaitz Zubiri EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle eta ikertzaileak Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldian. Galestik aritu zen Zubiri, bideo-dei bidez, eta L’Hospitalet de Llobregateko Joaquim Ryura ikastetxeko dinamika baten bueltan harilkatu zuen bere diskurtsoa, esateko sosak baldintzatzne duela, baina ez determinatzen eta kulturak sekulako indar […]

Gehiago irakurri

2023-11-10    iruzkin

Irakurleak sortzeko formula bila

Nola sortzen da irakurlea?. Ez zieten galdera erraza jarri, baina galdera horri erantzuten ahalegindu ziren Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldiaren barruan Irati Jimenez idazle eta kazetaria eta Asier Serrano idazle, musikari eta IRALEko irakaslea. Jasone Osoro idazle elgoibartarrak egin zituen gidari-lanak, eta haren galderei erantzunez aritu ziren, formula magikoaren bila. Umetako oroitzapenetatik abiatu ziren biak, […]

Gehiago irakurri

2023-11-10    iruzkin

Zenbat bizi literaturan!

Oihana Arana bertsolari eta idazleari enkargatu zioten antolatzaileek Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldirako amaiera-testua idaztea eta maistraki bete zuen hark agindutako lana. Zenbat bizi! izenburuko testua prestatu zuen eta azken traka antzeko bat izan zen jardunaldiarentzat. Gaztetasunetik eta umoretik aritu zen Arana, eta mami eta musika handiko testua ondu zuen. Hona hemen, amaiera-testu hori Oihana […]

Gehiago irakurri

2023-11-10    iruzkin

Iban Urizar eta Uxue Alberdiren ‘Meza Nagusia’

Bi elgoibartarrek eman zioten azkena aurtengo Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldiari, Meza Nagusia emanaldiarekin. Jardunaldi borobila izateko gehiagoren beharrik ez zegoenean azken kolpea eman zuten Iban Urizar musikariak eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak, bendizio bat jardunaldiari. Hona hemen bi artista horien emanaldia osorik, bideoan. Azaleko argazkia: BARREN. Bideoa: Hamaika ikusteko.

Gehiago irakurri

2023-11-10    iruzkin

Zehaztasunean dago esan-indarra

Esan-indarra jarri zieten solasaldirako abiapuntu Miren Amurizari (Berriz, 1990) eta IƱigo Aranbarriri (Azkoitia, 1963) Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldian, eta idatzizkoan adierazkortasun edo esan-indar hori lortzeko zer eta nola egiten duten azaldu zuten, haiek aintzakotzat dituzten beste idazle batzuen erreferentziak baliatuta, bi txandatan, Amuriza hasita. Biak ala biak bat etorri ziren esatean zehaztasuna dagoela esan-indarraren […]

Gehiago irakurri

2023-11-10    iruzkin

Itzulpegintzaren hari mataza

Bi mahai-inguru antolatu zituzten Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldiaren baitan, eta Itzulbideak, itzulinguruak eta itzulipurdiak izenburukoa izan zen horietako bata. Uxue Alberdi idazle elgoibartarrak gidatu zuen saioa. Alberdik elkarrizketan jarri zituen Harkaitz Cano idazlea eta Arrate Hidalgo itzultzaile, editore eta kritikaria. Euskaraz sortutako literaturaren itzulpenaz jardun ziren, euskal literaturak esportatzen duenaz, eta hizkuntza gutxitutik hizkuntza […]

Gehiago irakurri

2023-11-10    iruzkin

Hizkera, literaturaren kolorea

Musikari bat eta hamaika idazle gonbidatu zituzten aurtengo Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldira eta Anjel Lertxundik, euskal idazle oparoenetako bat denak, egin zuen sarrera-hitzaldia. Sarrerakoa izan zen, baina balio zezakeen Lertxundiren hitzaldiak jardunaldi osoak eman zuenaren laburpen gisa ere. Hizkera, literaturaren kolorea jarri zion izenburua bere testuari, eta testu literario bat idazteko arkitekturaz eta arkitektura […]

Gehiago irakurri