2019-10-31    iruzkin

Euskara ala ezkara ingurune digitalean?

Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen ote dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko izan ditugu mundu horretan arituak eta adituak diren 16 lagun. Euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertzen saiatu gara.

Gehiago irakurri

2019-10-29    iruzkin

Literatura eta informatikaren arteko harremana

Literatura eta informatika elkarrengandik aparte dauden bi mundu direla uste arren, bien arteko ustezko amildegi hori ez dela horren zuloa ohartarazi zuten Manex Garaio eta Bertol Arrietak, Euskara ala ezkara zikloan. Bien arteko lotura uste baino estuagoa dela esan zuten, eta etorkizun laburrean are estuagoa izango dela nabarmendu. Informatika eta literaturaren arteko lotura hiru kategoriatan […]

Gehiago irakurri

2019-10-29    iruzkin

Emozionatzea eta kulturzaletzea

Inork baino hobeto daki Gabi de la Mazak euskalduntzeko zein garrantzitsua den emozionatzea eta kulturzaletzea. 37 urtean irakasle jardun zen, eta beti erabili zuen musika ikasleak euskara erabiltzera motibatzeko eta euskararekiko sentsazio positiboak sortzeko. Euskal Girotze Barnetegietan jaio zen gerora Txantxangorria proiektua izango zena. B ereduko nerabeak eskolaz kanpo modu informalean euskarara gerturatzeko sortu zituen […]

Gehiago irakurri

2019-10-29    iruzkin

Baliabide teknologikoak, eskolan

Baliabide teknologikoak euskararen eta kulturaren heziketa arautuan nola erabil daitezkeen aztertu zuen Imanol Epelde irakasle eta 27zapata blogariak Euskara ala ezkara zikloan. Baliabide teknologikoak nola erabili behar diren jakiteko, Epeldek ezinbestekoa iritzi zion hezkuntzan zer egin behar dugun eta zer nahi dugun jakiteari, eta horretarako, aurten eskolatu den 3 urteko ume batek 2039. urte aldera […]

Gehiago irakurri

2019-10-29    iruzkin

Burujabetza digitala, derrigorra ingurune digitalean bizitzeko

Burujabetza digitalaz solastu ziren Asier Garaialde (@agara), Gorka Julio (@teketen) eta Xabier Landabidea (@txerren), .Eus fundazioko Leire Palaciosek (@annieSdelMono) zuzendutako mahai-inguruan. Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatibakoa kide da Garaialde, garatzailea, irakaslea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea da Julio, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da Landabidea, Atopia euskarazko rol-jokoaren sortzaileetako bat. Hiru […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Euskararen marka

Marketina eta hizkuntza baten sustapena uztartu asmoz unibertsitatean martxan jarri duten egitasmoa aurkeztu zuen Angeriñe Elorriaga EHUko marketin eta publizitate irakasleak. Elorriagak esan zuen euskara hautu bat dela gaur, eta ezinbestekoa dela aukera hori indartzeko bide berriak urratzea. Hau da, aztertu behar direla euskara edo euskal kultura aipatzen dugunean, zeintzuk diren jendearen gogoan aktibatzen diren […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Sozializatzen dugu daukaguna?

“Orain egiten dugunaren araberakoa izango da etorkizuna”. Baina zehar behar dugu eta nola lor genezake? Galdera horri erantzuteko, gizakiok goi mailako prozesu psikologikoak nola garatzen ditugun ikertu zuen Lev Vygotsky zientzialari bielorrusiarraren irakaspenetara jo zuen Harkaitz Zubiri idazleak Euskara ala ezkara zikloan. Garapen Hurbileko Eremua da Vygotskyk utzi zuen kontzeptu garrantzitsuena, bakarrik egin dezakegunaren eta […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Interneten ez dago dena

Informatikaria da lanbidez Josu Landa, literatura du afizio eta kritiko agertu zen Euskara ala ezkara zikloan. ”Interneten dena dagoela esaten dugunean ez da egia. Prentsan agertzen diren kultur edukien %5 baino ez dugu eskuragarri Interneten, gozatzeko”. Azkeneko lau-bost urtean musikaren esparruan igarri du berak aldaketa handiena, baina argi du musika eskaintza handitu izanaren arrazoia ez […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Zuzentasuna eta egokitasuna, ezinbesteko

Sarean euskararik ba ote dagoen galderari erantzun zion Ainhoa Arregi filologo, UZEIko Lexikografia Saileko kide eta euskaltzain urgazleak, eta euskarak sarean dituen baliabideak, abantailak eta arriskuak/ahuleziak aletu zituen. Galdera nagusiari erantzuteko, modu bat baino gehiago daudela ohartarazi zuen, eta ikuspegi baikorrari helduta esan zuen beste hizkuntza askok ez bezala, euskarak baduela gaur presentzia sarean eta […]

Gehiago irakurri

2019-10-28    iruzkin

Euskara, ingurune digitalean: gutxi, aski ala gehiegi?

Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa da gaur. Premisa horretatik abiatuta, hainbat datu eta gogoetarako gai mahaigaineratu zituzten gonbidatuek Euskara ala ezkara zikloan. Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendaria izan zen hitza hartzen lehenengoa. Euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .Eus. Ingurune digitalean euskara “baliogarri, erabilgarri eta ikusgarri” egiteko sortu zuten, ingurune […]

Gehiago irakurri