Izanaren izena

2018-08-07    iruzkin


Izanaren izena hitzaldi zikloa

‘Izanaren izena’ izan zen hirugarren edizioaren izenburua. Hiru hitzaldi antolatu genituen: Elgoibarko toponimia eta toki izenei buruzkoa, Elgoibarko ahozko euskarari buruzkoa, eta euskal izenei buruzkoa. Bestalde, elgoibartarron izen-abizenak euskaratzeko kanpaina ere prestatu genuen. Gainera, Barren astekarian gehigarri bat argitaratu genuen.

 

Hitzaldien kronikak

Elgoibarko toki-izenak
Elgoibarko 3.000 toki-izen jaso, bildu eta arautu dituzte Amaia Pinachok eta Nerea Alabak, Mondragon Unibertsitateko irakasleek, udalak emandako Gotzon Garate bekari esker.

Saioaren kronika eta lanaren aurkezpena.

 

Elgoibarko ahozko euskara
“Herritarren artian lan hau aurkeztia ohore bat da niretzat, baiña ez pentsau paotxa danik” esanda ekin zion bere saioari Jesus Mari Makazagak, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko hitzaldian.

Makazagaren hitzaldia eta saioaren kronika.

 

Euskal izen-abizenen historia
Gaur egungo euskal izenak aipatuz ekin zion Mikel Gorrotxategik hitzaldiari. Ane, Irati, Naroa, Uxue, Leire eta beste hamaika nesken izen zerrendatu zizkigun. Mutilenak, berriz, Iker, Jon, Unai, Ander, Mikel edo Oier bezalako izenak bota zituen. Edonola, garbi laga zigun gauzak beti ez direla horrela izan; gure izenen historia luzea da, eta ez da beti goxoa izan.

Saioaren kronika eta lanaren aurkezpena.

 

INFORMAZIO OSAGARRIA:


Izanaren izena, gehigarri berezia Barrenen.

Elgoibarko toponimia.

Elgoibarko euskarari buruzko Jesus Mari Makazagaren lanak.