Hizkera, literaturaren kolorea

2023-11-10    iruzkin


Musikari bat eta hamaika idazle gonbidatu zituzten aurtengo Euskara ala ezkara literaturan? jardunaldira eta Anjel Lertxundik, euskal idazle oparoenetako bat denak, egin zuen sarrera-hitzaldia. Sarrerakoa izan zen, baina balio zezakeen Lertxundiren hitzaldiak jardunaldi osoak eman zuenaren laburpen gisa ere. Hizkera, literaturaren kolorea jarri zion izenburua bere testuari, eta testu literario bat idazteko arkitekturaz eta arkitektura hori osatzeko materialez aritu zen Lertxundi, bai eta idaztean hartu beharreko arriskuez, idazleak bizi dituen obsesioez eta euskaraz inoiz esan gabeei edo inoiz planteatu gabeko arazoei itzultzaileek eman behar izaten dizkieten irtenbideez ere. Mamitsua izan zen oso hitzaldia, eta hemen duzue osorik ikusi eta entzuteko aukera. Bideoa: Hamaika ikusteko.  Azaleko argazkia: BARREN.