Eliteko kirolarien arrastoan

2022-09-29    iruzkin


Eliteko lau kirolari eta maila bereko irrati-esatari bat gonbidatu zituzten antolatzaileek Euskara ala ezkara kirolean? jardunaldira, kirolean mailarik gorenean dabiltzanek zer eta nola bizi duten ezagutzeko. Iraia Iparragirre Realeko kapitaina (Lasarte-Oria, 1995), Odei Jainaga xabalina jaurtitzaile olinpikoa (Eibar, 1997), Jokin Altuna Aspeko pilotaria (Amezketa, 1996) eta June Loidi (Elgoibar, 2000) Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak bildu zituzten eta Joxe Mari Apaolaza kazetari eta Euskadi Irratiko Kirol legez irratsaioko gidaria jarri zuten tertulia dinamizatzen. Eliteko kirolarien egunerokoaren mila ertzi buruz galdetu zien Apaolazak, baita euskarari buruz ere, eta konplizitate eta grazia handiz erantzun zieten kirolariek. Hona bideoa: