Mursegoren emanaldia

2018-10-08    iruzkin


Musika, antzerkia, umorea eta ironi dosi handiak batu zituen Mursego artista eibartarrak Euskara ala ezkara zikloan. Euskaldun izatea zein nekeza den azaldu zuen Mursegok euskara ikasten ari den argentinar baten azalean jarrita, eta azkeneko urteotan erakunde publikoek nahiz bestelako eragileek euskara sustatzeko egin dituzten hamar kanpaina aletu zituen.