Union Tutera, erreferentzia bat kirola euskalduntzeko

2022-10-04    iruzkin


“Kirola eta hizkuntza, horra bi gauza luza dezaketenak herriaren hatsa”, zioen Fernando Aire Xalbador poeta eta bertsolari handiak. Ondotxo dakite hori Tuteran. Gazte talde batek Union Tutera kluba sortu du, kirolaren bidez -futbolaren bidez- euskara eta aniztasunari lotutako balio errespetuzkoak sustatzeko. ‘Euskara ala ezkara kirolean?’ jardunaldian, klubaren izatea biltzen duen bideo-labur bat eman zuten, Euskal Telebistak sortutakoa. Jarraian dituzue bideoa, eta ‘BARREN’-ek papereko ediziorako egindako elkarrizketako lotura.

BIDEOA: https://www.eitb.eus/es/deportes/futbol/videos/detalle/8410284/video-union-tutera-equipo-popular-euskaldun-y-con-valores/

BARRENeko elkarrizketa: barren_1256_2022-09-16- tutera