10 urte euskara ala ezkara

2019-05-30    iruzkin

10 urte euskara ala ezkara

Kulturgintza izan zen Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurreneko gaia. Egun osoko jardunaldia antolatu genuen 20 kulturgileren parte-hartzearekin. Besteak beste, idazleak, musikariak, bertsolariak edo antzerkigileak gonbidatu genituen gurera.

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Prekarietateari galga

Euskal sortzailea izatea “milagro” bat zela zioen Lorea Agirrek, eta eragile bakoitzak bere arduratik egin dezakeenaz gain, ezinbestekoa ikusten zuela kultur ekosistema baten parte garela aitortzea eta horren ondotik jokatzea. Eta ildo beretik hitz egin zuen urte askoan Susako editorea izandako Gorka Arresek ere Euskara ala ezkara zikloan, ohikoa duen estiloan, zorrotz eta behar direnak […]

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Izatea, nortasuna

“Kultura eta hizkuntza dira euskaldunoi izateko motiboa ematen digutenak”. Kulturgileek behin eta berriz azpimarratuko zuten ideiarekin hasi zuen Gotzon Barandiaranek bere tartea Euskara ala ezkara zikloan. Eta “asko sortzen dugu eta kalitate itzelezkoa” esanez eskertu zuen euskal sortzaileen ahalegina. Bainak ere aipatu zituen, hala ere. Batetik, euskaraz asko eta ona sortu arren, euskaldun askok nahiago […]

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’

Azken aurreko manifestua izenburuko testua errezitatu zuen Harkaitz Canok Euskara ala ezkara zikloan. Umoretik jo zuen Canok euskararen inguruko egiak bistaratzeko, eta gogotik eskertu zuen publikoak. Zuzentzaile automatikoak esan nahi zuena esaten lagatzen ez zionaren paperean aritu zen Cano, dotore eta fin.         Hemen emanaldia, oso-osoan:

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Kulturgintza, gugintza

Autore eta pentsalari askoren aipuak baliatuta, kultura, kulturgintza eta gugintzaren gaineko ideiak lotu eta galdera pertinente ugari egin zituen Lorea Agirrek Euskara ala ezkara zikloan, oinarri-oinarrizkoenetatik hasita. Kulturarik gabeko herririk ez dagoela esanez hasi zuen hizketaldia, edo nahiago bada, kulturarik gabe herririk ez dagoela azpimarratuz, baina salatu zuen kulturari balio gorena aitortuta ere, praktikan, elementu […]

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Amorantek jarri zuen ginda

Iban Urizar Amorante-k itxi zuen Euskara ala ezkara zikloa, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan eman zuen kontzertuarekin. Aurrez, baina, Mursegoren emanaldian ere parte hartu zuen.    

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Mursegoren emanaldia

Musika, antzerkia, umorea eta ironi dosi handiak batu zituen Mursego artista eibartarrak Euskara ala ezkara zikloan. Euskaldun izatea zein nekeza den azaldu zuen Mursegok euskara ikasten ari den argentinar baten azalean jarrita, eta azkeneko urteotan erakunde publikoek nahiz bestelako eragileek euskara sustatzeko egin dituzten hamar kanpaina aletu zituen.

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Txakur Gorria kolektibokoak, bertsotan eta muralgintzan

Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka eta Nerea Ibartzabalek ‘Euskara ala ezkara’ zikloak eman zuenaren laburpena egin zuten bertsotan eta egun osoz muralgintzan aritu ziren Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo.

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Uxue Alberdi eta Aitor Nova. ‘Euskara geu gara’

Uxue Alberdik Euskara geu gara poema errezitatu zuen, Aitor Nova lagun hartuta, eta poemaren azken bi lerrotan jaso zuen zikloaren muina: “Euskara ez bada, ez gara. Euskara geu gara”.        

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Periferietatik antzokietara

Paperak trukatu zituzten Ander Lipus antzerkilariak eta Oier Guillan kazetariak, eta Guillanek idatzitako liburutik hartutako aipamen bati tiraka galdera egin zion Lipusek kazetari lagunari Euskara ala ezkara zikloan. 2008ko aipamena da Lipusek aukeratutakoa, Guillanek Lipusek berak zuzendutako Aulki hutsak antzezlana ikusi ondorenean idatzitakoa. Guillanek zioen euskal teatroa ikusi izan zuen sentsazioa izan zuela estreinakoz Aulki […]

Gehiago irakurri