
2021-10-29 iruzkin
Euskal hiztun berrien legitimaziorako gakoak
Gaur egun, Euskal Herriko gazte euskaldunen erdiak baino gehiagok etxetik kanpo ikasi du euskara. Hiztun berriak dira, eta haien kopurua gero eta handiagoa da, bai modu absolutuan zein erlatiboan. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz beraz, baina erabilera ez da maila berean hazten ari; are, behera egin du Euskal Herriko eremu askotan. Eta arrazoiak askotarikoak […]

2021-10-29 iruzkin
Euskaldun izatea eta identitate askotarikoak
Zer da euskaldun izatea?. Sinplea zirudien galdera egin zien Kike Amonarriz filologo eta Topaguneko presidenteak solaskideei, eta hiru minutuan, hiru “definizio” jaso zituen. “Euskalduna ez da euskaraz dakiena soilik, baizik eta Euskal Herriko eremuan euskaraz dakien norbait aurkitzen duenean hari euskaraz egiteko hautua egiten duena. Mandatu bat darama euskaldun izateak, euskara jakiteaz batera”, esan zuen […]

2021-10-29 iruzkin
Naturaltasuna auzitan
Beren adierazpidea eta izatea hitzarekin oso lotua duten hiru emakume batu zituen Idurre Eskisabel kazetari, idazle eta antropologoak Euskalduntasun onak eta txarrak: naturaltasuna auzitan mahai-ingururako: Uxue Iturrate Ningra abeslaria, Garazi Arrula itzultzaile, idazle eta editorea, eta Nerea Ibarzabal idazle, bertsolari eta kazetaria. Euskalgintzaren diskurtsoan ertzetakoak dira bi, Iturrate eta Arrula, Bitorianokoa bata (Araba) eta Tafallakoa […]

2021-10-29 iruzkin
Inkestek eta grafikoek adierazten ez dutena
Hizkuntza komunitatearen argazki orokor bat eginez hasi zuen Ibon Manterola hizkuntzalariak bere tartea zapatuan. Inkesta soziolinguistikoko datuak eta mapa soziolinguistikoak aletu zituen, euskararen ezagutza eta erabileraren bilakaera errepasatu zuen, bai eta euskara sustatzeko aldeko jarrera dutenen kopuruak ere, eta hiru ondorio nagusi nabarmendu zituen: euskarak gero eta hiztun potentzial gehiago dituela; hau da, euskara dakitela […]

2021-10-22 iruzkin
‘Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI.mendean
Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik? Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu? Zein da hiztun ona? Eta txarra? Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean?. Galdera eta horiei erantzuteko izan genituen hamar hizkuntzalari Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean […]

2020-10-20 iruzkin
Elkarren artean harremanetan jartzeko lehen ahalegina
Elgoibartarrak dira Gorka Arreseren kuaderno zuriko protagonistak. Haiena da hitza, eta haiena izango da aurrerantzean ere, eta hain zuzen ere, euskararen eta kulturaren praktikan diharduten eragile horiek elkarren artean harremanetan jartzea izan da aurtengo ‘Euskara ala ezkara’ jardunaldiek helburua, denen artean euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoeraren diagnosia bateratzeko eta adosteko. 52 lagun elkartu ziren guztira IMHko […]

2020-10-14 iruzkin
Azpeitiko Kultur Mahaia: egiteko modu baten ikurra
Azpeitiko Kultur Mahaia emaitza onak ematen ari da, eta ereduak zabaltzea merezi duelakoan, zer den eta haren egiteko modua zein den azaltzera ekarri zituzten antolatzaileek Eneritz Albizu Azpeitiko Udaleko Kultura batzordeburua eta Aitor Bengoetxea Kulturaz Kultur Kooperatibako proiektu arduraduna Elgoibarrera. Baina gonbidatuek argi laga zuten eredu bat baino ez dela: “Ez dugu esango perfektua edo […]

2020-10-14 iruzkin
Kuaderno zuria, euskalgintza eta kulturgintza artikulatzeko bidean lehen urratsa
Hizkuntza, kultura eta herria lehen lerrora ekarri nahi horretan, gabezi handi bat identifikatu du Gorka Arresek (Zarautz, 1965) Elgoibarren, herriko eragileei egindako galdeketetan jasotako erantzunetan. “Lehen inpresioa izan da sortzaileek, erakundeek eta orobat herriko egituretan lan egiten duen jendeak ez duela bata bestearen berri. Asko zarete euskararen eta kulturaren praktikan Elgoibarren zabiltzatenak, baina mapa bat […]

2020-10-14 iruzkin
Hizkuntza eta kultura: bat ezin da bestea gabe
“Ekosistema bereko organismoak dira kultura eta hizkuntza, bat ezin da bestea gabe”, jaso du Gorka Arresek kuaderno zuriaren hitzaurrean: “Guri iruditzen zaigu euskararen erabilera ez dela zabalduko, kulturaren praktika bizkortzen ez bada errekako ur freskoa bezala. Aldi berean, kulturgintzak ez du osasuntsu irauteko aukerarik izango, baldin eta euskarari ematen ez badizkiogu behar dituen argia eta […]

2019-10-31 iruzkin
Euskara ala ezkara ingurune digitalean?
Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen ote dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko izan ditugu mundu horretan arituak eta adituak diren 16 lagun. Euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertzen saiatu gara.