
2019-10-29 iruzkin
Baliabide teknologikoak, eskolan
Baliabide teknologikoak euskararen eta kulturaren heziketa arautuan nola erabil daitezkeen aztertu zuen Imanol Epelde irakasle eta 27zapata blogariak Euskara ala ezkara zikloan. Baliabide teknologikoak nola erabili behar diren jakiteko, Epeldek ezinbestekoa iritzi zion hezkuntzan zer egin behar dugun eta zer nahi dugun jakiteari, eta horretarako, aurten eskolatu den 3 urteko ume batek 2039. urte aldera […]

2019-10-29 iruzkin
Burujabetza digitala, derrigorra ingurune digitalean bizitzeko
Burujabetza digitalaz solastu ziren Asier Garaialde (@agara), Gorka Julio (@teketen) eta Xabier Landabidea (@txerren), .Eus fundazioko Leire Palaciosek (@annieSdelMono) zuzendutako mahai-inguruan. Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatibakoa kide da Garaialde, garatzailea, irakaslea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea da Julio, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da Landabidea, Atopia euskarazko rol-jokoaren sortzaileetako bat. Hiru […]

2019-10-28 iruzkin
Euskararen marka
Marketina eta hizkuntza baten sustapena uztartu asmoz unibertsitatean martxan jarri duten egitasmoa aurkeztu zuen Angeriñe Elorriaga EHUko marketin eta publizitate irakasleak. Elorriagak esan zuen euskara hautu bat dela gaur, eta ezinbestekoa dela aukera hori indartzeko bide berriak urratzea. Hau da, aztertu behar direla euskara edo euskal kultura aipatzen dugunean, zeintzuk diren jendearen gogoan aktibatzen diren […]

2019-10-28 iruzkin
Sozializatzen dugu daukaguna?
“Orain egiten dugunaren araberakoa izango da etorkizuna”. Baina zehar behar dugu eta nola lor genezake? Galdera horri erantzuteko, gizakiok goi mailako prozesu psikologikoak nola garatzen ditugun ikertu zuen Lev Vygotsky zientzialari bielorrusiarraren irakaspenetara jo zuen Harkaitz Zubiri idazleak Euskara ala ezkara zikloan. Garapen Hurbileko Eremua da Vygotskyk utzi zuen kontzeptu garrantzitsuena, bakarrik egin dezakegunaren eta […]

2019-10-28 iruzkin
Interneten ez dago dena
Informatikaria da lanbidez Josu Landa, literatura du afizio eta kritiko agertu zen Euskara ala ezkara zikloan. ”Interneten dena dagoela esaten dugunean ez da egia. Prentsan agertzen diren kultur edukien %5 baino ez dugu eskuragarri Interneten, gozatzeko”. Azkeneko lau-bost urtean musikaren esparruan igarri du berak aldaketa handiena, baina argi du musika eskaintza handitu izanaren arrazoia ez […]

2019-10-28 iruzkin
Zuzentasuna eta egokitasuna, ezinbesteko
Sarean euskararik ba ote dagoen galderari erantzun zion Ainhoa Arregi filologo, UZEIko Lexikografia Saileko kide eta euskaltzain urgazleak, eta euskarak sarean dituen baliabideak, abantailak eta arriskuak/ahuleziak aletu zituen. Galdera nagusiari erantzuteko, modu bat baino gehiago daudela ohartarazi zuen, eta ikuspegi baikorrari helduta esan zuen beste hizkuntza askok ez bezala, euskarak baduela gaur presentzia sarean eta […]

2019-10-28 iruzkin
Euskara, ingurune digitalean: gutxi, aski ala gehiegi?
Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa da gaur. Premisa horretatik abiatuta, hainbat datu eta gogoetarako gai mahaigaineratu zituzten gonbidatuek Euskara ala ezkara zikloan. Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendaria izan zen hitza hartzen lehenengoa. Euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .Eus. Ingurune digitalean euskara “baliogarri, erabilgarri eta ikusgarri” egiteko sortu zuten, ingurune […]

2019-05-30 iruzkin
10 urte euskara ala ezkara
Kulturgintza izan zen Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurreneko gaia. Egun osoko jardunaldia antolatu genuen 20 kulturgileren parte-hartzearekin. Besteak beste, idazleak, musikariak, bertsolariak edo antzerkigileak gonbidatu genituen gurera.

2018-10-08 iruzkin
Prekarietateari galga
Euskal sortzailea izatea “milagro” bat zela zioen Lorea Agirrek, eta eragile bakoitzak bere arduratik egin dezakeenaz gain, ezinbestekoa ikusten zuela kultur ekosistema baten parte garela aitortzea eta horren ondotik jokatzea. Eta ildo beretik hitz egin zuen urte askoan Susako editorea izandako Gorka Arresek ere Euskara ala ezkara zikloan, ohikoa duen estiloan, zorrotz eta behar direnak […]

2018-10-08 iruzkin
Izatea, nortasuna
“Kultura eta hizkuntza dira euskaldunoi izateko motiboa ematen digutenak”. Kulturgileek behin eta berriz azpimarratuko zuten ideiarekin hasi zuen Gotzon Barandiaranek bere tartea Euskara ala ezkara zikloan. Eta “asko sortzen dugu eta kalitate itzelezkoa” esanez eskertu zuen euskal sortzaileen ahalegina. Bainak ere aipatu zituen, hala ere. Batetik, euskaraz asko eta ona sortu arren, euskaldun askok nahiago […]