2018-10-08    iruzkin

Musikaren ertzak, ertzekoen musika

Musikaren munduan txiki sentitzen dira batzuetan, baina handi ere bai beste zenbaitetan, euskal musikaren munduan ere badagoelako zentroa eta badirelako ertzak. Musikan, ertzeko sentitzen dira emakumea eta trikitilaria eta Iparraldekoa eta raperoa diren heinean, eta kulturaren munduan ere, zenbaitetan txiki sentitu izan direla aitortu dute, “ez delako gauza bera gaur hemen dugun oholtzara idazle edo […]

Gehiago irakurri

2018-10-08    iruzkin

Kultura, gazteen begietatik

Gazteak eta sortzaileak dira Edurne Azkarate, Peru Iparragirre eta Paul Beitia; gazteak, sortzaileak eta euskaltzaleak, eta ezaugarritzat dituzten hiru gai horien inguruan jardun ziren Elgoibarren Euskara ala ezkara zikloan, Itziar Ugarte kazetariak jarritako puntuei erantzunez. Gazteen ohiturez, kultur-kontsumoaz, ezinez eta ilusioez galdetu zien Ugartek eta nork beretik erantzun zioten, gazteak eta sortzaileak izanda ere, errealitate […]

Gehiago irakurri

2018-08-13    iruzkin

Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta

Euskalgintzaren eta feminismoaren mugimenduak uztartzeko programa prestatu genuen 2017an. Horretarako, hiru hitzaldi, rap ibiltaria, Barren aldizkariko gehigarri berezia eta bertso-bazkari literarioa antolatu genituen.

Gehiago irakurri

2018-08-08    iruzkin

Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez

Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak bost eguneko ikastaroa eman zuten gure idazle eta musikariek Euskal Herriari zelan kantatu dioten azaltzeko. 

Gehiago irakurri

2018-08-07    iruzkin

Haizea dator Iparraldetik!

Iparraldera begira jarri ginen 2015ean. ‘Haizea dator Iparraldetik!’ izenburuarekin, bi hitzaldi (Xan Airerena, eta Antton Luku eta Miren Artetxerena), mendi-ibilaldia, kantu-bazkaria, pastorala eta kontzertuak izan ziren. Haien osagarri, gehigarri berezia Barren aldizkarian.

Gehiago irakurri

2018-08-07    iruzkin

Euskara jendea

‘Euskara Jendea, gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza’. Gure hizkuntzaren eta herriaren historia ezagutzeko antolatu genuen sei eguneko ikastaroa. Xamar izan zen irakaslea.

Gehiago irakurri
2013 Atzera begira aurrera egiteko

2018-08-07    iruzkin

Atzera begira aurrera egiteko

2013ko zikloan gure iraganari erreparatu genion batez ere, betiere etorkizuna irudikatzeko helburuarekin: horregatik ‘Atzera begira, aurrera egiteko’ izena. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen kontzertu didaktikoarekin hasita, bi hitzaldik osatu zuten, Kike Amonarrizenak, eta Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak elkarrizketan egindakoak.

Gehiago irakurri

2018-08-07    iruzkin

Nafarroa arragoa

‘Nafarroa arragoa, nahiaren eta ezinaren borroka-toki ekaitzez betea’. Hori izan zen laugarren edizioko programaren izenburua. Osagaiak, berriz, Nafarroari lotutako bi hitzaldi, Gartxot filmaren emanaldia, Peru harrira bisita, kantu- eta bertso-afaria, eta Orreagatik Belaguara arteko mendi-ibilaldia.

Gehiago irakurri

2018-08-07    iruzkin

Izanaren izena

‘Izanaren izena’ izan zen hirugarren edizioaren izenburua. Hiru hitzaldi antolatu genituen: Elgoibarko toponimia eta toki izenei buruzkoa, Elgoibarko ahozko euskarari buruzkoa, eta euskal izenei buruzkoa. Bestalde, elgoibartarron izen-abizenak euskaratzeko kanpaina ere prestatu genuen. Gainera, Barren astekarian gehigarri bat argitaratu genuen.

Gehiago irakurri

2018-08-07    iruzkin

Euskarak egiten gaituelako euskaldun

2010ean Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak Gontzon Garateren lanari aitorpena egin nahi izan zioten. Hitzetatik harago, baina, haren lan nagusietako bat ezagutzeko parada eskainita: herritarren ahotik, Atsotitzak liburuaren irakurketa publikoa egin zen zikloa irekitzeko. Hiru egile handiren lana ezagutzeko saioekin osatu zen zikloa: Andoni Egaña, Anjel Lertxundi eta Anari, bakoitzak bertako aurkezle-elkarrizketatzailea lagun zuela.

Gehiago irakurri