
2018-08-08 iruzkin
Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez
Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak bost eguneko ikastaroa eman zuten gure idazle eta musikariek Euskal Herriari zelan kantatu dioten azaltzeko.

2018-08-07 iruzkin
Haizea dator Iparraldetik!
Iparraldera begira jarri ginen 2015ean. ‘Haizea dator Iparraldetik!’ izenburuarekin, bi hitzaldi (Xan Airerena, eta Antton Luku eta Miren Artetxerena), mendi-ibilaldia, kantu-bazkaria, pastorala eta kontzertuak izan ziren. Haien osagarri, gehigarri berezia Barren aldizkarian.

2018-08-07 iruzkin
Euskara jendea
‘Euskara Jendea, gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza’. Gure hizkuntzaren eta herriaren historia ezagutzeko antolatu genuen sei eguneko ikastaroa. Xamar izan zen irakaslea.

2018-08-07 iruzkin
Atzera begira aurrera egiteko
2013ko zikloan gure iraganari erreparatu genion batez ere, betiere etorkizuna irudikatzeko helburuarekin: horregatik ‘Atzera begira, aurrera egiteko’ izena. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen kontzertu didaktikoarekin hasita, bi hitzaldik osatu zuten, Kike Amonarrizenak, eta Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak elkarrizketan egindakoak.

2018-08-07 iruzkin
Nafarroa arragoa
‘Nafarroa arragoa, nahiaren eta ezinaren borroka-toki ekaitzez betea’. Hori izan zen laugarren edizioko programaren izenburua. Osagaiak, berriz, Nafarroari lotutako bi hitzaldi, Gartxot filmaren emanaldia, Peru harrira bisita, kantu- eta bertso-afaria, eta Orreagatik Belaguara arteko mendi-ibilaldia.

2018-08-07 iruzkin
Izanaren izena
‘Izanaren izena’ izan zen hirugarren edizioaren izenburua. Hiru hitzaldi antolatu genituen: Elgoibarko toponimia eta toki izenei buruzkoa, Elgoibarko ahozko euskarari buruzkoa, eta euskal izenei buruzkoa. Bestalde, elgoibartarron izen-abizenak euskaratzeko kanpaina ere prestatu genuen. Gainera, Barren astekarian gehigarri bat argitaratu genuen.

2018-08-07 iruzkin
Euskarak egiten gaituelako euskaldun
2010ean Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak Gontzon Garateren lanari aitorpena egin nahi izan zioten. Hitzetatik harago, baina, haren lan nagusietako bat ezagutzeko parada eskainita: herritarren ahotik, Atsotitzak liburuaren irakurketa publikoa egin zen zikloa irekitzeko. Hiru egile handiren lana ezagutzeko saioekin osatu zen zikloa: Andoni Egaña, Anjel Lertxundi eta Anari, bakoitzak bertako aurkezle-elkarrizketatzailea lagun zuela.

2018-08-06 iruzkin
Gotzon akorduan hartuta
Gotzon Garateren heriotzaren lehen urteurrena izan zen 2009an. Gotzonen oroimenez antolatu genuen edizio hura, eta, besteak beste, herri-omenaldia, haren lanen erakusketa, hitzaldi-zikloa eta Barren astekarian argitaratutako gehigarria prestatu genituen.

2018-08-06 iruzkin
Euskal kultura tradizionala
‘Euskal kultura tradizionala’ ikastaroa ez genuen, berez, Euskara ala ezkara zikloaren barruan antolatu, honen aurrekaria-edo izan zen. Xamarrek eman zuen ikastaroa, 20 ordukoa: etxea, inauteriak, ahozko kultura, mitologia edota euskara landu genituen bertan.